XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau nagusi bait da munduko ekonomian, eta kanpotik zertxobait aldendurik ere, beste anitzek baino gisa hobeagoan jarrai dezake.

Liskar horretatik, gauza makur eta beldurgarri bat bakarrik etorriko zen guztientzat, hots, laneza are zabalago hedatzea.

Ikuskizun hau, behintzat, badirudi zuzen ikasia dutela Gobernuek, duela berrogei urte mundu guztira zabaldu zen krisia larri izugarri hartatik.

Abuztutik abendura bizkitartean, izan zen bilkurarik aski hamar handien artean.

Halere, munduak uste baino lehen etorriko ziren akordioa eta antolamendua.

Nixon eta Pompidou, Azores uhartean, bilduko dira, eta dolarren desbaliatzea iragarriko munduari.

Esan da, Nixon Pekinera ez zitekeela joan, sorbaldan Mendebaleko kinka zeramalarik.

Egia da, baina, areago da egia, ez USA-k, ez Europak, irauterik ez zeukatela beren arteko salerosketari ateak hestuturik.

Giro, baldintza eta ikuspegi honetan irakur behar da Washington-go Antolamendua deritzan 1971-ko abenduko konponketa.